XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Ni eta errealitatea, 1. pertsonak bizi behar dauan errealitatearen arteko borroka.

3 A errealitatearen adieraztearen hedapena.

Olerkaria, lehenengo pertsona, errealitate horren aurka.

A errealitate latza ostera ere.

Egitura hau jarraieran dagozan olerki bitan azaldu jat: XII. eta XIII. olerkietan, Paris-Beuret eta Zergaitik.

Paris-Beuret
A 1., 2., 3., 4. ahapaldietan, eskema metriko bardina dauken ahapaldietan: 1. pertsona atso zaharrakaz lan egiten bulego baten.

5. ahapaldian eskema metrikoa ere aldatu egiten da, nehurtitz bat gitxiago daukagu.

Ahapaldi hontan 1. pertsonak bizi dan errealitatetik alde egiteko nehurtitzak idazten dauzela azaltzen jaku.

6. ahapaldian, lehenengo lau ahapaldietan erabilitako egitura metriko bardina daukan ahapaldian ostera ere A.

Zergaitik
A geroago eta dramatismo gehiago agertzen dauen itauna 1., 2., 3. eta 4. ahapaldietan.

Gero olerkiaren itaun egituraz apurtzen dauen parentesisa.

Parentesis hau errealitate garratzak eragiten dauen isildu ezinezko estanda emozionala da; etsipenak olerkiaren egitura apurtzera bultzatzen dau olerkaria.

4. ahapaldiaren azkeneko nehurtitza:
Ai!, ez naiz ordongo
5. ahap. .

A, itaun egitura ostera ere dramatismoaren gorengo puntua joten.

6. ahap. .

4- Egitura baten errepikamena eta egiaren agertze progresiboa olerkietan daukagu.

Jeiki Jeiki olerkian ahapaldi barneko egitura errepikatu egiten da hiru ahapaldiotan: Estribilloa, Jeiki, jeiki uskaldunak, ahapaldi bakoitzaren hasieran errepikatzen da.